Eihera

Etengabeko eraldaketan

Nor gara

Eihera, eraldaketa feminista eta LGTBI prozesu propioak diseinatu, garatu eta ahalbidetzen dituen kooperatiba da. Ikuspegi feministatik, landu nahi den errealitateari erreparatuz, herri-prozesu eraldatzaileak, hezkidetza, LGTBI planak, gizonekin lanketak, parte-hartze prozesuak eta komunikazioa lantzen ditugu, besteak beste.

Eihera errota da, eta geuk ere hala ulertzen dugu gizarte eraldaketa: etengabeko prozesu bat bezala. Horretarako, pieza eta indar bakoitza ezinbestekoa da, eta elkar-lanean jarduten dugu, jendarteko eragile eta norbanako guztiok motore izan gaitezen. Horregatik, gizarte justu, berdinzale eta feminista bati begira, herri, auzo, eskola, edota eragile bakoitzak dituen nolakotasun, korapilo, indargune eta aukerei begira egiten dugu lan, eraldaketa prozesua integrala eta errotikakoa izan dadin.

Kattalin Miner

  • Kazetaritzan lizentziatua eta gizon eta emakumeen berdintasunerako masterduna.

  • Udalerrien eraldaketa feministetan aditua.

  • Hezkidetzan formatzaile.
  • Formakuntza feminista eta emakumeen ahalduntzean aditua.

  • Kultura eta literatura ikuspegi feministatik lantzen du.

kattalin@eihera.eus

Iñigo Etxezarreta

  • Gizarte Hezkuntzan graduatua.

  • Maskulinitate eta gizonekin lanketetan aditua.
  • Hezkidetzan formatzaile.
  • LGTBI+ formakuntzetan aditua.
  • LGTBI+ ikuspegitik, herri prozesu eta eraldakatetan aritua

inigo@eihera.eus

Laura Muelas de Ayala

  • Gizarte Antropologia graduatua
  • Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi-mailako Teknikaria
  • Ikasketa Feministak eta Generokoak masterduna.
  • Emakumeen parte-hartze politiko eta Emakumeen Etxeen ikerketan aditua.
  • Mugimendu feminista eta LGTBI+ mugimenduen aditua.

laura@eihera.eus

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu gunearen nabigazioa erraztu eta nabigazio estatistikak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko da.    Informazio gehiago
Privacidad